Udaleku euskaldunei buruzko informazioa eman zaie DBHko ikasleei

'Salto' eta 'Mingaina dantzan' egitasmoak aurkeztu dituzte Udalak eta UEMAk 

Oiartzungo Udalak eta UEMAk Haurtzaro Ikastolako Eskuttun elkarteko, Elizaldeko Institutuko Ttirikittauki euskara batzordeko ikasleei UEMAk zein Eusko Jaurlaritzak antolatutako udaleku euskaldunen berri eman diete. 

UEMAk Salto udalekuak antolatu ditu udalerri euskaldunetako 15-18 urte arteko gaztetxoentzat (2000 eta 2003 artean jaiotakoak): uztailaren 10etik 17ra izango dira, Zestoan. Helburua herri euskaldunetako gaztetxoak ahalduntzea izango da.

Izen-ematea maiatzaren 9a arte dago irekita hezkuntza@uema.eus helbidera idatzita edo 943 81 66 99 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara).

50 lagunentzako tokia egongo da Salto udalekuetan. Zozketa bidez esleituko dira lekuak.

DBH 1-2koentzat, 'Mingaina dantzan'

Bestetik, aurten ere Eusko Jaurlaritzak Mingaina dantzan programa martxan jarriko du, UEMA ere sustatzaile dela. DBH 1. eta 2. mailako ikasleei bideratua dago eta helburua, herri euskaldun eta erdaldunetako gaztetxoak elkartzea da, orekan, herri erdaldunetakoek euskaldunengan erreferentziak hartu ditzaten.

Berrizen (Bizkaia) izango dira udalekuak, hamar eguneko bi txandatan (lehena uztailaren 4an hasita; bigarrena, uztailaren 16tik aurrera). Txanda bakoitzean 30 lagunentzako tokia izango da eta izen-ematea mingainadantzan.eus webgunetik egin behar da.

Gehigarriak

Udaleku euskaldunei buruzko informazioa eman zaie DBHko ikasleei