Gaurtik aurrera udako kirol eskaintzan izena eman daiteke

Oiartzunen 12 jarduera egiteko aukera izango da

Gaurtik aurrera, eskualdeko udako kirol jardueretan izena eman daiteke. Oiartzungo kasuan, kirol eskaintzaren barruan, 12 jarduera egiteko aukera izango da: padel hastapena; aerobik-spinning; aerobik; spinning-ciclo indoor; kick boxing; igeriketa; entrenamendu funtzionala; zumba kids; gimnasia erritmikoa; akrobazia gimnastikoa; lerro irristaketa eta kirol-jolasak. 

Jarduerak lau urtetik gorakoentzako izango dira. Jarduera bakoitzak bere prezioa du: 22,80 € eta 61,5 € artean.

Izen-ematea Elorsoro kiroldegiko sarreran egin behar da. Izen-ematea gaur hasi da eta jarduerak martxan dauden bitartean, edozein momentutan apuntatzeko aukera izango da.

Beste herrietan, jarduera gehiago

Era berean, oiartzuarrek Errenterian, Lezon eta Pasaian antolatutako jardueretan izena emateko aukera badute: eskalada; zirkoa; aquafit; surfa; tenisa; pilota; jumpfit; euskal dantzak; nordic walking; street dance; skatea; malabareak; slackline... eskaini dira, besteak beste. 

Ikastaro bakoitzaren prezioa, datak, adin-tartea etabar ezagutzeko www.oiartzun.eus-en edota Elorsoro kiroldegian jaso daiteke informazioa. 

Gehigarriak

Gaurtik aurrera udako kirol eskaintzan izena eman daiteke