Eskalada ikastaroak astelehenean hasiko dira Elorsoro kiroldegian

Hiruhilabeteko ikastaroa eskainiko da haurrentzako eta helduentzat

Elorsoro kiroldegiko eskalada ikastaroan izena emateko epea irekita dago. Hiruhilabeteko ikastaroa izango da, haurrentzako (8-13 urte) eta helduentzat (14 urtez gotiikoak). Izen-ematea Elorsoro kiroldegian bertan egin behar da.

Haurren ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 18:30etik 19:30era (90 € hiruhilabetea) eta helduena, egun horietan 19:30etik 21:30era (120 € hiruhilabetea).

Datorren astelehenean (hilak 7) hasiko dira ikastaroak eta ekainaren 27an bukatu.

Gehigarriak

Eskalada ikastaroak astelehenean hasiko dira Elorsoro kiroldegian