Euskararen paparazzi onenak, Oiartzunen

Alazne Etxeberriak eta Irati Odriozolak irabazi dute aurten argazki lehiaketako lehen saria

Joan den ostegunean banatu ziren Kastro Berri kafetegian Euskararen paparazziak argazki lehiaketaren 2. edizioko sariak. Epaimahaiaren erabakiz, Alazne Etxeberriak eta Irati Odriozolak jaso dute lehen saria, eta bigarren saria, aldiz, Pablo Rodriguezek.

400 eta 200 €ko txartelak irabazi dituzte Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko ekainaren 15a bitartean. 42 argazki-lan aurkeztu dira lehiaketara.

Aurtendo edizioan Oskar Zapirain, Gurutze Susperregi eta Ander Etxebeste argazkilariek osatu dute lehiaketaren epaimahaia eta, originaltasuna eta argazkien kalitatea baloratu dute.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bigarren aldiz antolatu du Euskararen paparazziak argazki lehiaketa, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazio sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Horregatik, parte-hartzaileek Oarsoaldeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera dizkiete.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lehiaketan parte hartu duten argazkizale guztiei.

Gehigarriak

Euskararen paparazzi onenak, Oiartzunen