Otordurik onena euskaraz egiten dena

Euskara saltsan, jatetxeei zuzenduriko ekimena aurkeztu da

Urteak dira, hogeita bat zehazki, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Establezimendu horietan euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izatea du helburu egitasmoak. Horretarako, doako zerbitzu eskaintza egiten zaie (itzulpenak, maketazioa, paisaia linguistikoa euskalduntzeko euskarriak, aholkularitza teknikoa...).

Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da. Atzo aurkeztu zituzten, hain zuzen ere, Oiartzungo Zuberoa jatetxean, 2018an Oarsoaldeko jatetxeei zuzenduko zaizkie ekimenak.

Euskara saltsan izeneko ekimenean parte hartu nahi izan duten establezimenduei jendaurreko idatzi eta oharrak euskaratu zaizkie maiatzera bitartean. Maiatzean plateren hiztegia banatuko zaie eta urte osoan zehar menuak eta kartak euskaratuko zaizkie. Maiatzetik ekainera bitartean jatetxeetako arduradunak sentiberatzeko bideo bat zabalduko da webetan eta sare sozialetan.

Udazkenean, urriaren 15etik azaroaren 15era, jatetxeetako bezeroek orritxo batzuk izango dituzte eskura jan duten plaer baten izena bertan apuntatu eta izena eta telefonoa jarrita, bertan izango diren kutxatan sartzeko. Zozketaren aitzakiarekin kanpainako irudia eta leloa eramango duten boligrafoak banatuko zaizkie establezimenduei, bezeroen artean oparitzeko. Gero, zozketa egingo da eta herri bakoitzean 50 €ko sei sari emango dira. 50 € horiek orritsoa entregatu zuen jatetxean gastatu beharko ditu irabazleak. Eskualde milan, bi lagunentzako otordua zozkatuko da Zuberoa jatetxean.

Guztira, 107 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin. Honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duen merkatariren bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du. Hizkuntza bera erabiltzea da errezetarik onena euskara indartzeko. 

Gehigarriak

Otordurik onena euskaraz egiten dena