Mugimendu feministaren elkarretaratzearekin bat egin du Udalak

Azken asteetako indarkeria matxista kasuak salatuko dira

Oiartzungo mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du gaurko (hilak 9), 19:30ean Doneztebe plazan. Oiartzungo Udalak bat egingo du elkarretaratzearekin.

Denbora gutxian oso gertaera larriak pasatu dira Euskal Herrian indarkeria matxistarekin lotuta (hilketak -Gasteizen, Donibane Garazin, Bidarten-; bortxaketak; jendarteak ulertzen eta konpartitzen ez dituen sententzia judizialak...).

Indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasun adierazi nahi die Oiartzungo Udalak. Indarkeria matxistaren aurrean guztiok dugu erantzukizuna. Hori dela eta, besteak beste, oiartzuarrak gaur arratsaldeko elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, indarkeria matxistak ez baitu lekurik eraiki nahi dugun gizartean.

Gehigarriak

Mugimendu feministaren elkarretaratzearekin bat egin du Udalak