Herriko zortzi enpresak hitzarmenak sinatuko dituzte euskararen erabilera normalizatzeko
LANIN egitasmoarekin bat egin duten herriko enpresa ttiki eta ertainen Langunea izango da gaur zortzi (hilak 24, osteguna), 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.
Oraingoz, euskararen erabilera normalizatu eta gehitzeko hitzarmena lantzen ari dira herriko zortzi enpresa eta Udala: Easo Motor; Elikaesport; Inal; Irusta; Lurauto; Saiplast; Urkia eta Zabaleku informatika.
Hauetako bakoitzak bere egoeraren eta baliabideen neurriko konpromisoak hartuko ditu euskararekiko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika