13 puntuko gai-zerrenda landuko da
Maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 30. 19:00etan hasiko da bilkura eta 13 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Gaixo psikikoen integrazioari buruz Arraztalo eta Aldura elkarteen mozioa, EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa.
3) Oiartzungo bake-epaile titularra eta ordezkoaren izendapena.
4) 2017ko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.
5) San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuen aurrean Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren epaiaren berri ematea.
6) Gurutze, Karrika eta Ergoien auzoetan garraio zerbitzu publikoa emateko Udala eta Oiartzungo Taxisten Elkartearen arteko itunaren luzapena.
7) 2017/2018 ikasturteko Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! eta eskola ordu gainerako ekintzen koordinazio egitasmoa sustatzeko hitzarmena Udala, Elizalde Herri Eskola eta Haurtzaro Ikastolaren artekoa.
8) Udala eta Oarsoaldea SAren arteko lankidetza-hitzarmena 2018ko Gestio Planerako.
9) Ibargain Musika Eskola: 2018-2019 ikasturtean musika ikasketak egingo dituzten ikasle oiartzuarrei bekak ordaintzeko arauak onartzea.
10) Talaia poligonoa 5 eremuko Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena, Pescados Bereciartua SLk aurkeztutakoa.
11) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
12) Beste organoen jardueran jarraipena.
13) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika