Ganboxa kalea konpontzeko lanak hasi dira

Arraguako auzotarren eskaeratik abiatu da proiektua

Arraguako Ganboxa bidea konpontzeko eta txukuntzeko lanak hasi dira gaur. Kalea konpondu, aparkalekuak atondu eta Euskotren parean oinezkoentzako espaloia egitea dira lanen helburu nagusia.

Guztira, 87 aparkaleku inguru atonduko dira Ganboxa kalean (Zubiondo eta Menusa-enea artean eta beste 47ak, Irastorza etxetik Intxausti-enea aldera). Era berean, kale osoa -autopistako zubi azpiraino- eta Iturrine plaza aurreko kale oso asfaltatuko dira. 

Lanek bi hilabete eta erdiko aurreikuspena dute eta 180.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak.

Arraguako auzo batzarretan egindako eskaeratik abiatu du Udalak Ganboxa kalea berritzeko proiektua.

Gehigarriak

Ganboxa kalea konpontzeko lanak hasi dira