Achille Campanilleren 'Futbol partida' lehen aldiz euskaraz ikusteko aukera izango da
Datorren asteburuan Txinalkak, herriko antzerki taldeak, emanaldiak eskainiko ditu. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Txinalkako kideek elkarrekin aurkeztu dute eta herritarrak euren saioez gozatzera gonbidatu dituzte.
Aurtengo honetan, Achille Campanille dramaturgo italiarraren Futbol partida taularatuko dute. Gainera, historian lehenengo aldia izango da antzezlan hau euskaraz ikasteko aukera izango dena, non, eta Oiartzunen.
Larunbatean (ekainak 2) eta igandean (ekainak 3) saio bana eskainiko dute, udaletxeko areto nagusian, Oiartzungo Antzerkizale Elkartearen eskutik. Larunbatekoa 20:00etan izango da eta igandekoa, 19:00etan. Sarrerak 5 €tan salduko dira, egunean bertan.
Oiartzungo Udalak herrian helduen antzerki taldea sustatu zuenean, antzerkizaletasunaren aldeko apustu garbia egin zuen. Gaur, Txinalkak lortu duen egonkortasuna, egiten duen lana eta herriari eskaintzen dioten kultur-eskaintza garrantzitsua da.
Txinalka Tessa Andonegik zuzendu du ikasturte honetan. Taldekideak Udalen Altuna; Pili Arbelaitz; Usoa Arbelaitz; Jesus Gonzalez; Nati Gonzalez; Amaia Ibarguren; Izaskun Llona; Marga Maritxalar; Luix Mitxelena; Martin Otazo; Izaro Otxoa eta Ekain Susperregi dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika