Karrikako lanak datorren astean bukatuko dira

Asfaltatze lanengatik, trafikoan aldaketak izango dira

Karrika auzoko bidea zabaltzeko eta oinezkoentzako eremu seguruak sortzeko lanak azken fasean sartu dira. Datorren astean egingo dira azken lanak eta horrela, proiektua bukatutzat emango da.

Astelehenetik ostegunera (ekainaren 4tik 7ra) asfaltatze lanak egingo dira. Astelehenean eta asteartean (ekainak 4 eta 5) Beheko Errotako aparkalekutik plaza arteko bidea moztuta egongo da. Plaza inguruko bizilagunek ibilgailuak Beheko Errotako aparkalekuan utzi beharko dituzte egun osoan.

Asteazkenean eta ostegunean (ekainak 6 eta 7), berriz, Larraldapatik itxiko da bidea (auzoko sarreratik). Egun horietan, auzotar guztiek larrialde irteeratik ibili beharko dute eta Artaso elkartearen inguruan aparkatu. Hori dela eta, autoa ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu nahi da. 

Azkenik, eguraldiak laguntzen badu, ostiralean (ekainak 8) margoketa lanak egingo dira. Egun horretan, auzoko bidea irekita egongo da.

Aste guztian, oinezkoentzako bidea moldatuko da. Gainera, bidegorritik Errota arteko bidae ere erabili ahal izango da plazara heltzeko.

 

Gehigarriak

Karrikako lanak datorren astean bukatuko dira