Motorren IAT herrian pasatu nahi dutenek ekainaren 12a baino lehen udaltzaingora deitu beharko dute

Udalak IAT-rekin bitartekari lana egingo du

Motorren inspekzio teknikoa egiteko zerbitzua Oiartzunen pasatzeko aukera kentzekotan dago IAT, zerbitzuak azken urteetan izan duen erabiltzaile kopuru ttikiarengatik. Hori dela eta, Udala eta IAT adostasunera heldu dira motor guztien azterketa teknikoa egun bakarrean pilatuz gero, motorren IAT zerbitzua eskaintzeko Oiartzunen.

Hori dela eta, motorraren IAT-a herrian bertan pasatu nahi duten oiartzuarrek udaltzaingora deitu beharko dute (943 49 33 11) ekainaren 12a baino lehen.

Udaltzaingoa, erabiltzaileen datuak hartuta, IAT-rekin harremanetan jarriko da. Hoenal, Oiartzungo Udalak herriko motor-jabeei zerbitzua bermatzeko ahalegina egin nahi du.