Euskaraldia prestatzeko herriko lehenengo bilera egingo da

Euskararen erabileran eragitea da helburua

Abenduan Euskaraldia ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan, euskararen erabileran eragiteko helburuarekin. Oiartzunek ekimen horretan parte hartzea garrantzitsua irudituta, datorren ostiralean (hilak 15) herrian Euskaraldia antolatzeko lehenengo bilera egingo da (17:30ean, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan).

Norbanakoak, elkarteak, erakundeak, ikastetxeak... gonbidatuta daude saio honetara.

Iazko abenduan, Konpromisotik aD/Ritzera ekimenean 1.700 oiartzuarrek 10 egunez ahobizi eta belarriprest izateko konpromisoa eurena egin zuten. Ekimen hura Udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta norbanakoek osatutako Euskararen Arnasgune Lantaldeak bideratu zuen eta Euskaraldiaren erronkari eustea erabaki dute, "gure errealitatetik abiatuta, Oiartzungo marka jarriaz, orain arteko euskararen erabilera mailari eutsi eta urratsak ematen jarraitzeko garaia dugulako".

Euskaraldia Euskal Herri osoan ospatuko da azaroaren 23tik abenduaren 3ra (Euskararen Eguna). Egun horietan, belarriprest eta ahobizi-en konpromisoa lortu nahi da, euskararen erabilera gehitzeko.

Gehigarriak

Euskaraldia prestatzeko herriko lehenengo bilera egingo da