Maldaren erdialdea itxiko da ibilgailuentzat
Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanak bigarren fasea hasiko da datorren astelehenean, ekainaren 18an.
Hori dela eta, fase honetan Legarreako maldako zati bat itxiko da ibilgailuentzat (maldaren erdialdea: Legarrea Txiki, Etxe-argia eta Herrigaina eraikinen eremua). Bitartea horretan, Fraileen Bidea erabili beharko dute bizilagunek autoz pasatzeko.
Orain arte itxita egon da lehenengo zatia, Legarreako maldaren hasiera, irekita egongo da aurrerantzean.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika