Sanjuan su segururako aholkuak

Biharko (ekainak 23) sanjuan suen harira, Oiartzungo Udalak zenbait aholku eman nahi dizkie herritarrei pertsonen, ondasunen eta ingurumenaren segurtasuna bermatzeko:

- Suaren pila 3 metro baino altuagoa ez da izango.

- Erregai solidoak bakarrik erre.

- Sua eraikin, ibilgailu eta linea elektrikoetatik urrun egin.

- 20:00etatik aurrera piztu.

- Inguruko etxeetako leihoak eta ateak itxi.

- Haurren ardura hartu.

- Haize handia badago surik ez piztu.

- Sua itzali dela ziurtatu.

Larrialdiren bat gertatuz gero, SOS Deiak 112ra edo udaltzaingora (943 49 33 11) deitu.

Gehigarriak

Sanjuan su segururako aholkuak