Euskaraldia prestatzeko bilera, datorren asteazkenean

Proposamenak landu eta Hamaikakoa osatzea izango da helburua

Euskaraldia prestatzeko bigarren bilera izango da datorren asteazkenean, hilak 11 (19:00etan, Fermiñeneko beheko solairuan).

Lantaldean banatuta, aurreko saioan ateratako proposamenak landu eta forma ematea izango da bileraren helburuetako bat.

Bestetik, Oiartzungo Hamaikakoa osatzeko proposamenak ere bilduko dira: euskararen aktibazioa bultzatzeko enbaxadore izango diren herritarrak izango dira hamaikakoa osatuko dutenak.

Gehigarriak

Euskaraldia prestatzeko bilera, datorren asteazkenean