Erakusketa, jolasak eta bisitak izango dira
Arditurri Eguna ospatuko da hilaren 15ean (igandea) meatze gunean. Arditurriko Interpretazio Guneak 10 urte bete berri ditu ireki zenetik, hori dela eta, aurtengo Arditurri Egunean oinarrizko eta sakoneko bisitak dohainik eskainiko dira (egunean bertan hartu beharko da txartela).
Argazki-erakusketa berria ere inauguratuko da egun horretan. Arditurriko azken meatzaritza urteetako argazkiak ikusteko aukera izango da. 70. hamarkadako argazki hauek bertako langile izandako Manuel Domínguezen bidez eskuratu dira. Erakusketa urria arte egongo da ikusgai.
Arditurri Eguna familia giroan ongi pasatzeko aproposa izango da. Haurrentzako jolasak eta erronka prestatu dira. Erronkan parte hartzen duten guztien artean kamisetak eta txanoak zozkatuko dira, eta irabazleak Arritxulo aterpetxean asteburupasa bat izango du sari. Taberna ere jarriko da, Oihartzun Guk gazte asanbladaren eskutik.
Sendatutako hegaztien askatzea ere egingo da (eguraldiak laguntzen badu). Kuriositatea sortzen duen ekintza izaten da hau.
EGITARAUA:
10:00: Argazki erakusketaren inaugurazioa: Arditurriko meatzaritzako azken urteak.
10:30-14:00: Meategien bisita, dohainik.
10:30-12:30: Erronka.
10:30-13:00: Tailerrak eta jolasak.
10:30-12:30: Erronka.
12:00: Hegazti-askatzea.
12:45: Erronkako sari banaketa.
13:00: Emarriren erakustaldia.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika