Dohaineko zerbitzua Madalensoron dago
OIartzungo KZguneak 1.489 erabiltzaile izan ditu irekita daramatzan urteetan. Horien artean, gehienak emakumeak (%57,9) izan dira eta adin-tarteari erreparatuta, 36-50 urte artekoak.
Ekaineko datuei erreparatuz gero, KZguneak antolatutako ikastaroetan gizonezkoen kopurua altuagoa izan da eta smartphone eta tableten inguruko ikastaroak izan dira arrakastatsuenak. IT txartela ateratzeko azterketetan, berriz, %80 emakumezkoak izan dira.
KZgunea Eusko Jaurlaritzak dohainik eskaintzen duen zerbitzu bat da. Udalak propio horretarako utzitako lokal batean dago kokatua zerbitzua, Madalensoron. Harremanetako 943 02 35 70 edo tutor.oiartzun@kzgunea.net dira bideak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika