Hilaren 30a izango da azken eguna
Txinalka, helduen antzerki taldean izena emateko epea irekiko da astelehenean (hilak 16). Hilaren 30a arte izango da aukera. 18 urtetik goitiko ikasleak jasoko ditu Txinalkak.
2018/2019 ikasturtean ere antzerki-eskolak Tessa Andonegik gidatuko ditu. Bi orduko saioa izango da astean, asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara, Karaez 4ko lokalean.
Ikasturteko prezioa 60 € izango da oiartzuarrentzako eta 80 € kanpokoentzat. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da udaletxeko harreran edo Elorsoro kiroldegiko sarreran. Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin beharko da: 3035 0126 60 1260900006.
Izen-emate orriak toki hauetan eskuratu daitezke: udaletxea; Manuel Lekuona biblioteka; Elorsoro kiroldegia; Amazkar, Kastro eta Potte tabernak; Garmendi txokolategian eta anbulatorioan.
Irailean, izen-emateko bigarren aldi bat irekiko du Txinalkak, hilaren 1etik 14ra.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika