21 puntu landuko dituzte zinegotziek
Datorren asteazkenean, hilaren 25ean, uztaileko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da saio irekia. 21 puntuko gai-zerrenda hau landuko dute zinegotziek:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) EUSKARALDIA udal barruan sustatzeko erakunde-adierazpenari buruz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa.
3) Foru Aldundia eta Udalaren arteko hitzarmena, etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzkoa.
4) Giza Baliabideak arrazionalizatzeko programaren onarpena.
5) 2018rako Enplegu Publikorako Eskaintzaren onarpena.
6) Udaltzaingoaren Erregelamenduaren onarpena.
7) HOBEKI hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko Toki-Erakundeen Elkartera atxikimendua.
8) Oarsoaldea SA udalen berezko baliabide izendatzea.
9) Oiartzungo Udalaren eta Iturri Oiartzungo merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren berri ematea.
10) 268/2016 auzian (2016ko xanistebanetan programatutako hainbat aktoen onarpenaren aurka Estatuko Administrazio Orokorrak jarritako auzia) emandako sententziaren berri ematea.
11) 2018ko Xanistebanetako jai egitarauaren eta aurrekontuaren onarpena.
12) Ibargain Musika Eskolaren 2018-2019 ikasturteko iraila-azaroa hilabeteetako bekak aurreratzeko eskaera.
13) Elizalde Herri Eskolako Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2018. urteko Txostenaren onespena.
14) Udal-biltegiko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2018. urteko Txostenaren onespena.
15) Haurtzaro Ikastolako eraikuntza zaharreko beheko oinean komuna eta mintegiko moldaketa egiteko eta DBHko irteera berria egiteko emandako obra baimenagatik sorturiko likidazioaren hobaria.
16) 2018ko hainbat ordain.agiri kobraezintzat jotzea.
17) Kreditu-aldaketa onartzea.
18) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
19) 2018ko lehenengo eta bigarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
20) Beste organoen jardueraren jarraipena.
21) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika