Raketistei buruzko erakusketa ikusgai xanistebanetan

Bisita gidatua izango da abuztuaren 3an

Raketistei buruzko erakusketa izango da aurtengo xanistebanetan ikusgai udaletxeko areto nagusian. Emakume pilotari hauen bizimodua eta figura argitara ekartzeko, eta balorean jartzeko modua izango da erakusketa hau.

Abuztuaren 3tik 6ra egongo da ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Raketistak Lehen eta Orain elkarteko kideek bisita gidatua eskainiko dute abuztuaren 3an (ostirala), 12:15ean, dohainik.

Gehigarriak

Raketistei buruzko erakusketa ikusgai xanistebanetan