Hartu trena Arditurrira eta gozatu meategiaz!

Aukera paregabea izango dugu aurtengo udan Oiartzunen (abuztuaren 1, 8, 22 eta 29an) Tren Berdea hartuta Bide Berdetik zehar Arditurriko Meatze Gunera joateko.

Goizeko 10:15ean eta arratsaldeko 16:15ean aterako da trena Doneztebe plazatik, eta paisaia zoragarriez gozaraziko digun 45 minutu inguruko ibilbide atsegina egin ondoren, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean egingo du trenak geldialdia.

Behin bertara iritsita, ausartenek Arditurriko meategira artezko aukera izango dute, eskaintzen diren bi bista gidatuetako bat eginaz: oinarrizko bisita edo sakonekoa. Oinarrizkoa, goizean zein arratsaldean eskainiko da. Sakonekoa, aldiz, goizeko txandan bakarrik egin ahal izango da.

Trenean ibili baina meategira sartu nahi ez dutenek ere badute gozatzeko aukera. Behin ingurune zoragarri hartara iritsita, inguruan ibilalditxo bat egin edo zuhaitz baten gerizpean eserita ogitarteko bat jateko atsedena har dezakete itzultzeko ordua iritsi arte.

Itzulera ordua 12:30ean izango da goizean eta 18:00etan arratsaldean.

Oinarrizko bisitak 8,65 € balio du (5,60 € 5-12 urteko artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). 5 urtetik beherakoak doan dute sarrera. Sakoneko bisitaren prezioa aldiz, 9,80 € da (7,80 € 5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). Bi kasuetan, trenean bidaia prezioaren barne dago.

Meategia bisitatu gabe trenean joan-etorria egin nahi duenak 3 € ordaindu beharko du (2 € 5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). 5 urtetik beherakoak doan.

Ez galdu aukera eta hartu trena Arditurrira!

Gehigarriak

Hartu trena Arditurrira eta gozatu meategiaz!