Hondakinak goizez bilduko dira xanistebanetan Elizaldeko zenbait eremutan

Hondakinak goizeko 8etatik aurrera atera beharko dituzte bizilagunek

Abuztuaren 2tik 7ra, xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kale eta plazatan hondakinen bilketan aldaketak izango dira.

Egun horietan, hondakinen bilketa goizez egingo da, 09:00etatik aurrera. Horregatik, egun bakoitzean dagokion hondakin frakzioa 08:00etatik 09:00etara atera beharko dute bizilagunek.

Hauek izango dira aldaketak izango dituzten kale eta plazak: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka kaleak; Rafael Pikabea kaleko 1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak eta, Doneztebe, Landetxe, Euskal Herria eta Kaskazuri plazak.