Elorsoro kiroldegia itxita egongo da bihartik hilaren 20a arte

Garbiketa eta mantenu lanak egingo dira epe honetan

Elorsoro kiroldegia itxita egongo da bihartik (hilak 3) 19a arte. Abuztuaren 20tik aurrera berriz zerbitzu guztiak irekiko dira.

Hamabostaldi hau garbiketa lan sakonak eta mantenu lanak egiteko baliatuko da.

Udako igerilekua hilabete osoan irekita egongo da, abuztuaren 3an izan ezik (Xanisteban Eguna). Udako igerilekuaren abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da.

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegia itxita egongo da bihartik hilaren 20a arte