Xorrolak zerbitzu berezia eskainiko du xanistebanetan

Taxibusa ere ibiliko da herriko festetan

Xorrola herri barruko autobusak xanistebanetan zerbitzu berezia eskainiko du: 07:10etik 22:40ra lotuko ditu Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibar herrigunearekin.

Festak direla eta, anbulatorioko eta Yon Oñatibiako geltokiak Manuel Lekuona biblioteka parera pasatuko dira.

Behin xanistebanak pasatuta, abuztuan goizez emango du zerbitzua Xorrolak: 07:10etik 15:10era.

Taxibus zerbitzua xanistebanetan

Ergoien, Gurutze eta Karrikako taxibus zerbitzua ere izango da xanistebanetan, egunero ohiko ordutegian. Xanistebanak pasatuta, taxibus zerbitzuak oporrak hartuko ditu abuztuan.

Gehigarriak

Xorrolak zerbitzu berezia eskainiko du xanistebanetan