Euskara ikasleek Udalaren laguntza jasotzeko aukera dute

Euskaltegi homologatutan gastuaren %70 arte finantzatzen da

Oiartzungo euskaltegi homologatuan (Intxixu AEK) edo herrian dauden aukerak beste euskatelgi homologaturen batean ikasten duten oiartzuarrek Udalaren beka jasotzeko aukera dute. Beka laguntza hauen barruan sartzen dira, baita ere, Oiartzunen antolatzen diren euskara eskola bereziak: etorriberrientzako AISA ikastaroa, ostalari eta merkatarientzako eskolak...

Beka sistema honen bidez, euskara ikasleek eskolen gastuaren %70 arte jasotzeko aukera dute. Intxixu AEK-ko ikasleei, gainera, matrikularen gastuaren erdia aurreratzen die Udalak.

Hilaren 28a arte euskaltegietako izen-emate garaian gauden honetan, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta, Saioa  Ballesteros eta Yurima Sagastuy AEK-ko kideek oiartzuarrak euskara ikastera edo duten maila hobetzera animatu dituzte. Udalak laguntza hauek ematen ditu euskara iksateko bidea errazteko herritarrei.

INFORMAZIOA:

Euskara saila:

Helbidea: Aialde kalea 2, beheko solairua, Fermiñene etxea.

E-maila: euskara@oiartzun.eus

Telefonoa: 943 49 38 42

Intxixu AEK:

Helbidea: Aialade kalea 2, Fermiñene etxea.

E-maila: oiartzun@aek.eus

Telefonoa: 943 49 39 57

Gehigarriak

Euskara ikasleek Udalaren laguntza jasotzeko aukera dute