Prosa eta Poesia lehiaketara lanak aurkeztu ditzakete 18 urte arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrek

Aurten sari banaketa abenduaren 4an izango da

Oiartzungo Udalak XXXI. Prosa eta Poesia lehiaketa antolatu du. 8 eta 18 urte arteko oiartzuarrek (bertan erroldatuek) eta herriko ikastetxeetan ikasten dutenek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.

Lanek argitaragabeak eta euskaraz idatzitakoak izan behar dute. LH 3. eta 4. mailako lanen kasuan izan ezik (hauek eskuz idatzita bakarrik onartuko dira), ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira lanak: A4 neurrian, 1,5 lerroartearekin eta Arial 12 letra eta tamainarekin. Gaia librea izango da eta luzerari dagokionez, prosan gutxienez 2 orrialde eta gehienez hiru izango dituzte lanek. Poesian, berriz, 24 lerro gutxienez eta gehienez, bi orrialde izango dituzte.

Lan bakoitzaren bi kopia aurkeztu beharko dira Euskara zerbitzuan edo udaletxeko harreran, urriaren 30a arte. Lanaren lehenengo orrialdean izengoitia jarriko da eta kanpoan izengoitiarekin identifikatutako beste kartazal batean datu pertsonalak: izengoitia; izen-abizenak; ikasmaila eta adina; ikastetxea; helbidea eta telefonoa.

Sari banaketako data berria

Aurten, abenduaren 4an izango da sari banaketa, Xabier Lete poeta oiartzuarra hil zen egunarekin bat eginez.

Guztira, 20 sari banatuko dira, 50 eta 120 € artekoak. DBH 3. maila arte liburu eta materialetan gastatzeko txartelak jasoko dituzte sarituek. DBH 3. mailatik 18 urte artekoek, berriz, esku-dirua.

Lehiaketari buruzko informazioa www.oiartzun.eus-eko EUSKARA atalean lortu daiteke.

Gehigarriak

Prosa eta Poesia lehiaketara lanak aurkeztu ditzakete 18 urte arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrek