Emakume bat erail dute Bilbon

Mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzeekin bat egin du Oiartzungo Udalak

Emakume bat hil du bikoteak Bilbon. Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu feministek biharko, irailak 27, osteguna, egindako deialdiekin:

Errenteria: Osteguna, irailak 27 19:00etan Niessen merkataritza gunean.

Pasaia: Osteguna, irailak 27, 19:00etan Antxoko Zumardian.

Gertakari hori dela eta, jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Gehigarriak

Emakume bat erail dute Bilbon