Auzo batzarrak urriaren 1etik 8ra izango dira

2019ko aurrekontuak, balorazio orokorra eta auzoen egoera izango dira hizpide

Urriaren 1etik 8ra, batzarrak izango dira herriko zortzi auzoetan. Landuko diren gaiak 2019ko aurrekontuak, balorazio orokorra eta auzoaren egoera izango dira.

Udalak auzotarrak batzarretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, gure herriaren egoeraren jabe lehen eskutik izateko aukeraz gain, auzoetan egiten diren hobekuntza eta ekintza gehienak batzar hauetatik etortzen baitira. 

Batzar guztiak 19:30ean hasiko dira. Altzibar eta Ugaldetxoko auzotarrei adi egoteko eskatu nahi zaie, biltzeko tokiak aldatu baitira aurten: Altzibarkoak Olatxo auzo lokalean (Olalde) eta Ugaldetxokoak, eskoletan.

Gazteekin, saio berezia

Iaz, gazteekin saio propioa antolatu zuen Udalak. Iazko esperientzia positiboa baloratuta, aurten ere gisako saio bat egingo du. Urriaren 18an (osteguna) izango da saio hau gaztetxean (19:30ean).

Saioak formatu dinamikoa izango du. Datu orokor nagusiak eman ondoren, gazteen arloari buruz arituko dira. Besteak beste, 2019an gazte politikara bideratuko diren 5.000 € zertara bideratu erabakiko dute batzarrean elkartzen diren gazteek.

EGUTEGIA:

Altzibar: Urriak 4, osteguna, Olatxo auzo lokalean.

Arragua: Urriak 1, astelehena, frontoi ondoko lokalean.

Elizalde: Urriak 8, astelehena, Manuel Lekuona bibliotekan.

Gurutze: Urriak 2, asteartea, Bizardia Elkartean.

Iturriotz: Urriak 1, astelehena, auzo lokalean.

Karrika: Urriak 3, asteazkena, Artaso Elkartean.

Ugaldetxo: Urriak 2, asteartea, eskoletan.

Gehigarriak

Auzo batzarrak urriaren 1etik 8ra izango dira