Udala gazteekin bilduko da

Udal aurrekontuko 5.000 € zertara bideratu gazteek erabakiko dute

Gazteekin bilduko da Udala, herriaren egoerari buruz hitz egiteko, 2019ko aurrekotnauk aurkeztuko eta, batez ere, Oiartzungo gazteek dituzten kezkak, beharrak eta proposamenak jasotzeko.

Hilaren 18an, osteguna, luntx ttiki baten bueltan19:30ean Kataxulo gaztetxian da hitzordua. Saioa irekia izango da eta formatu dinamikoa izango du.

5.000 € gazteen esku

Besteak beste, Udalak herriko gazteen esku utziko du 2019ko aurrekontuetan Gazte Politikara bideratutako 5.000 € zertara bideratu erabakitzeko aukera.

Iaz egindako Gazte Batzarra oso esperientzia positiboa izan zela uste du Udalak, eta bildu ziren gazteek ere positiboki baloratu zuten saioa. Hori dela eta, berriz ere gazteekin elkartzea erabaki du Udalak, udalgintzan eta herrigintzan ere gazte perspektiba txertatzea ezinbestekoa baita.

Gehigarriak

Udala gazteekin bilduko da