Otordua euskaraz egiteagatik Zuberoa jatetxean bi lagunentzeko afaria irabaz dezakezu
Urriaren 15etik azaroaren 15era, Oiartzungo jatetxeetan otordua euskaraz egiteak saria izan dezake.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo udal Euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute Euskara Oarsoaldeko komertziora planeko ekimen-sortaren barruan. Euskara saltsan leloarekin jatetxeen gremioa ari dira lantzen aurten. Jatetxeetan euskaraz egiten duten bezeroei boteloak banatuko dizkiete. Boletoan, bertan dastatutako plater baten izena jarri eta horretarako prestatutako kutxan sartu beharko dute. Boleto horiek, gero, aipatutako zozketan parte hartuko dute.
Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako 81 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan: Lezoko 21k, Oiartzungo 30ek eta Pasaiako 30ek. Jatetxean jendaurreko idatzi, menu nahiz bestelako elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.
Herri bakoitzean seina boleto sarituko dira. Irabazleek boletoa entregatu zuten jatetxean erabiltzeko 50 €ko sei sari, hain zuzen ere. Horretaz gain, Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako afari eder baten zozketan sartuko dira.
Egizue euskaraz eskualdeko jatetxeetan eta irabazi 50 €ko gastua doan egiteko aukera.
Animo beraz, eta ekin euskaraz egiteari, bai jatetxeetan, bai gainerako establezimendu guztietan. Euskarak beti baitu saria!
Hauek dira Oiartzunen parte hartuko duten jatetxeak:
ALTZIBAR:
- Albistur
- Irundarrene
ARRAGUA:
- Alhambra
ELIZALDE:
- Amazkar
- Gazte Izanak
- Joxixionia
- Kabitxo
- Laia
- Tolaita
ERGOIEN:
- Arritxulo
- Iriberri
- Kapeo
- Olaizola
- Pikoketa
- Tolare
ITURRIOTZ:
- Gure Txoko
- Zuberoa
GURUTZE:
- Malkorra
- Toki Alai
UGALDETXO:
- Bikain
- Esnoiz
- Intxixu
- Ordozelai
- Talaia
- Tartalo
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika