Saguzarrei buruz ikasteko aukera, Arditurrin

Ugaztun hauei buruzko azalpenak eta behaketa batuko ditu saioak

Saguzarrei buruz ikasteko aukera izango da datorren larunbatean (hilak 20) Arditurriko parketxean. 19:00etan hasita, ugaztun hegalari hauei buruzko oinarrizko azalpenak emango dituzten hasieran eta ondoren, parketxe inguruan animalia hauek behatu eta entzuteko aukera izango da, tresneria bereziarekin.

Saguzar espeziak , bizitza eta elikadura-ohiturak, ehizatzeko eta hegak egiteko modua, ingurumenean duten garrantzia... izango dira hizpide saio dibulgatiboan. 

Adin guztietako pertsonentzako pentsatutako ekintza da. Tailerra pertsonako 5 € ordaindu beharko da. Lau kideko familiek prezio berezia izango dute: 15 €.

Plaza mugatuak daudenez, aurretik lekua erreserbatu behar da 943 49 42 48 telefonora deituta edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatzita.

Gehigarriak

Saguzarrei buruz ikasteko aukera, Arditurrin