Ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa izango da datorren astean

Lehenengo saioa 4 urtetik goitikoentzat

Ikasturte honetako lehenengo ipuin kontaketa saioa izango da datorren asteazkenean, hilak 24, Manuel Lekuona bibliotekan. Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko modua izango da.

Lur Kortak 4 urtez goitiko haurrei ipuinak kontatuko dizkie, 17:30ean, beheko solairuan.

Ipuin kontaketen helburua haurren artean irakurzaletasuna sustatzea da. Saioak haurrentzako ahalik eta atsegin eta gozagarrienak izan daitezen, gomendio hauek eman ditu bibliotekak: garaiz etorri; atea itxita badago, ez sartu -haurrek atentzioa galtzen dute-; errespetatu adin-tartea -egokitua izaten baita kontaketa-; 4 urtez goitiko haurren saioetan helduak ez dira sartuko -datorren asteko saioan, esaterako- eta 3 urtez beheitikoekin, heldu bakarrak lagunduko du haurra.

Gehigarriak

Ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa izango da datorren astean