Kuadrillategi gaur hasiko da, 176 gaztetxorekin

Gaztetxean eta Elorsoron bilduko dira ostiraletan

Kuadrillategiko ikasturtea gaur hasiko da, nahiz eta iraila bukaeran aurkezpen-merendola egin zuten. Ikasturte honetan DBH 1. eta 2. mailetako 176 ikasle oiartzuarrek parte hartuko dute aisialdian euskararen erabilera sustatzeko egitasmoan.

Gaztetxoen kopuru handia dela eta, DBH 1. mailako ikasleak bi taldetan banatuko dira. Nahiz eta gaurko saioa denek Landetxen hasiko duten, gero, gaztetxoak bi taldetan banatuko dira. Erdiak Kataxulo gaztetxian bilduko dira eta beste erdiak, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan (ostiraleko, 17:00etatik 19:00etara). Taldeak ez dira finkoak izango gaztetxo gutxiek elkarrekin egoteko aukera izan dezaten. DBH 2. mailakoak Kataxulon elkartuko dira, 19:30etik aurrera.

Heritzaile lanetan herriko sei gazte ariko dira: Ines Dehesa, Alazne Etxeberria, Itsaso Markos, Ugaitz Susperregi, Garazi Urdanpileta eta Iker Urritegi.

Gehigarriak

Kuadrillategi gaur hasiko da, 176 gaztetxorekin