Maputxeen hizkuntz egoera ezagutzeko aukera

Dokumentala eta solasaldia izango dira Garabideren eskutik

Udalaren, Garabideren eta Azmarrinen arteko elkarlanari esker, Mai da bai eta ezetzik ez dago dokumentala ikusteko aukera izango da datorren ostegunean (hilak 25) udaletxeko areto nagusian.

Dokumentala maputxeen jatorrizko hizkuntzaren egoeraren ingurukoa da. Emanaldiaren ondotik, Hizkuntza Biziberritzeko Aditu Tituluaren harira Euskal Herrian dagoen Sergio Andres Marinao aktibista maputxearekin eta Garabideko Txema Abarrategirekin solasaldi irekia izango da.