Rafael Pikabeako kirol pista berritzeko lanak hasi dira

287.000 €ko inbertsioa izango da

Rafael Pikabeako kirol-pista eta ingurua berritu eta txukuntzeko lanak hasi dira. Gradak konpondu; Madalensoro pilotalekuaren eta kirolgunearen arteko eremua saneatu; kirol pista eta ingurua berritu, eta baranda jarri; eta iturria jarriko da.

Lan hauek egingo zirela Elizaldeko auzo batzarrean jakinarazi zitzaien auzotarrei. Proiektu honetako eskaeretako batzuk, hain zuzen ere, auzotarrengandik heldu dira Udalera.

Lanek bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da eta Udalak 287.000 € bideratuko ditu lan hauetara.

Gehigarriak

Rafael Pikabeako kirol pista berritzeko lanak hasi dira