Emakume bat eraila Iruñean: mugimendu feministaren elkarretaratzearekin bat egingo dugu

Emakume bat hil du bikoteak Iruñean. Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministak biharko, urriak 25, osteguna, egindako deialdiekin.

Oiartzungo kasuan, Doneztebe plaza izango da elkarretaratzea, 19:00etan.

Gertakari hori dela eta, jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroera adierazi nahi diogu.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGO EZ!

Gehigarriak

Emakume bat eraila Iruñean: mugimendu feministaren elkarretaratzearekin bat egingo dugu