Arditurriko trena, azaroaren 1ean berriz

Tren berdean meategiak bisitatzeko eskaintza berezia da

Azaroaren 1eko zubia ongi hasteko, tren berdean Arditurriko meategia ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Pagoaldetik (Ergoien) Arditurriko meatze gunera hiru irteera egingo ditu ostegun goizean tren berdeak: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Behin Arditurrin, meategia ezagutzeko aukera izango da oinarrizko edo sakoneko bisitekin. Itzulerarako ere trena izango da.

Eskaintzak prezio bereziak ditu: 5 urtez beheitiko haurrek 3 € ordainduko dute. 5 urtez goitiko guztien kasuan, oinarrizko bisita eta trena 5 € kostako da eta sakoneko bisita eta trena, 7 €.

Aldez aurretik erreserba egitea komeni da 943 49 05 69 edo 688 895 068 telefonora deituta, edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.org helbide elektronikora idatzita.

Gehigarriak

Arditurriko trena, azaroaren 1ean berriz