Urriko ohiko udalbatzarra, asteazkenean

11 gai landuko dira

Urriko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 31. 11 puntuko gai-zerrenda landuko da saioan.

Hauxe:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Sarek aurkezturiko herriko presoen urruntzea salatzeko mozioa.

3) Lanpostuen zerrendaren aldaketak jasotako 4 administrari lanpostuen hizkuntza eskakizunak berrestea.

4) 2019. urteko taxi zerbitzuaren tarifen onarpena.

5) 2017/2018 denboraldiko kirol talde eta elkarteen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea.

6) Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra onartzen duen Foru Arauaren Aurreproiektuari aurkeztutako oharren berri ematea.

7) Oarsoaldea SAren 2018ko Gestio Planetik eratorritako ordainketaren onarpena.

8) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

9) 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.

10) Beste organoen jardueraren jarraipena.

11) Eskari-galderak.