Eremuaren etorkizuneko erabilera lurraren egoeraren balorazioak markatuko du
Altzibarko Cadarso enpresa eraisteko lanak hasi dira gaur. Hilabeteko iraupena izango dute lanek eta 42.800 €ko aurrekontua.
Orain arte egindako balorazioen ondoren, pabilioiak botatzea erabaki du Udalak, tokia garbitu eta berreskuratzeko ezinbestekoa baita. Eusko Jaurlaritzak Hondamendi Industrial eremu izendatu du Cadarso.
Lurraren egoeraren balorazioa egiten ari da momentu hauetan aurreko lurjabea. Emaitzen arabera, Cadarsoko eremua etorkizunean zertara bideratuko zen zehaztu ahal izango da.
Eremu baten berreskuratzearen kronika
Iazko abuztuaz geroztik, Altzibarko Cadarso eremua udal jabetzakoa da ofizialki. Hala ere, horretara heltzeko prozesua luzea izan da.
Cadarsok eta Udalak hitzarmena 2010eko uztailean sinatu zuten, enpresak auzogunea utzi eta bere jarduera industriala Lanbarrenera eraman zezan. Enpresak bere jarduera industriala Lanbarren poligonora eraman du, Udal jabetzako lur-eremu batekin trukea eginda. Hango lanak prestatu bitartean, Altzibarren jarraitu zuten lanean, 2017 urte hasieran Altzibarko jarduera industrialik bukatu zen arte.
Altzibarko auzotarren euren bizi-kalitatea kaltetzen zuen jarduera industriala auzotik ateratzeko eskaera egin zuten.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika