Atano X. pilotariaren eskaintza Oiartzungo herriari

Azkoitiarrak bere biografiaren ale bat oparitu dio Udalari

Luxiano Juaristi Alberdi Atano X. pilotariaren bisita izan dugu gaur Oiartzunen. Jaiotzez azkoitiarra izan arren, Oiartzunen 30 urtez bizi izan zen, "asko eman dit niri Oiartzunek".

Bere biografia argitaratu berri dute Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaiak, Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxari, eta ale bat oparitu dio Oiartzungo herriari, "Oiartzuni eskertza egin beharra sentitzen dudalako". Jexux Leonet alkateak jaso du haren eskutik oparia.

Udalak eskerrak eman dizkio Atano X.ri eskaintza honengatik.

Atano X, puntako pilotaria eta Atamitxen jabea

Atano X. pilotaria 1932an jaio zen Azkoitian. Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera Ugaldetxoko Atamitx jatetxearen jabea izan zen eta ospe handia lortu zuten.

50. hamarkadan hasi zuen kirol ibilbidea pilota munduan (1956an debutatu zuen) eta 1974an erretiratu zen. Kirol ibilbide oparoa izan zuen: Lehen Mailako eskuz banakako txapelduna izan zen 1966an eta 1968an. Txapeldunordea, berriz, 1967an eta 1969an. Aurretik, 1961ean, Bigarre Mailako eskuz banako txapelketa ere irabazi zuen.

 

Gehigarriak

Atano X. pilotariaren eskaintza Oiartzungo herriari