Ormazabal-eneako aparkalekua, irekita

89 plaza sortu dira

Ormazabal-eneako aparkalekua ireki da. Beheko plazako eremuan dagoen gunean doako 89 aparkaleku sortu dira, hasiera batean aurreikusitakoa baino bi gehiago.

Doako aparkalekua izango da. Tamaina handiko ibilgailuen sarrera oztopatzeko, 2,10 metroko galiboa jarri da sarreran. Lan hauetara 175.000 € bideratu ditu Udalak.

Elizalde auzorako gune berriak herrigunera auzoetatik etortzen diren herritarrei zerbitzua eskaini eta ikastetxeen eremuan sarrera-irteera orduetan pilatzen den trafikoa arinduko du.

Gehigarriak

Ormazabal-eneako aparkalekua, irekita