Merkatari, ostalari eta enpresetako langileentzako euskara eskolak

Udalak eskolen gastuaren %70a bere gain hartuko du

Oiartzungo merkatari, ostalari eta enpresetako langileentzako euskara eskola bereziak eskainiko dira berriz ere. Izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da. Horretarako lanin@oiartzun.eus-era idatzi, 943 25 42 90 telefonora deitu edo, udaletxean edo Ttu-Tturreko bulegora jo behar da.

84 orduko ikastaro berezia izango da. Izena ematen dutenen artean erabakiko da egutegia, ordutegia eta eskolak jasotzeko tokia bera ere. Enpresa bereko talde koxkorrak izena ematen badu, enpresan bertan euskara eskolak jasotzeko aukera izango da.

150 € ordaindu beharko da ikastaroa, baina asistentzia betez gero, Udalak %70 bere gain hartuko du.

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen Euskara Merkataritzara egitasmoaren bidez eta Udalak enpresa ttiki eta ertainen euskalduntzerako martxan duen LANIN egitasmoaren bidez eskaini dira euskara eskola hauek.  

Gehigarriak

Merkatari, ostalari eta enpresetako langileentzako euskara eskolak