Landetxe plazak izan behar dituen irizpide orokorrak landu dira bizilagun eta erabiltzaileekin

Landetxe plazaren biziberritzearen inguruan, bertako bizilagun eta erabiltzaileekin (merkatari eta ostalariak, Kataxulo gaztetxeko erabiltzaileak -Oihartzun Guk, eragileak, Kuadrillategi...- eta kultur eragileak) saio bana egin da aste honetan.

Saio bakoitzean, etorkizuneko plazak beharko lituzkeen ezaugarri nagusiak jasotzea izan du helburu proiektua idazten ari den arkitekto taldeak eta udaletxeko Hirigintza sailak. Orain, jasotako ideia nagusiekin plano zehatza egin eta hilebte barru inguru, bizilagun eta erabiltzaileei aurkeztuko zaie.

Plazak estrukturalki dituen arazoiak konpontzeko -garajeetara ura sartzea...- biziberrituko da Landetxe plaza. Lanak, Mendiburu 14 eraikinarekin batera gauzatuko dira.

Gehigarriak

Landetxe plazak izan behar dituen irizpide orokorrak landu dira bizilagun eta erabiltzaileekin