Argitu, argindarra aurrezteko tailer praktikoa emango da

Izena eman behar da parte hartzeko

Etxean, argindarraren energian aurrezteko tailerra emango da udaletxeko areto nagusian abenduaren 18an (asteartea).

Tailerra doakoa izango da. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da: edurne@izadi21.eus-era idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta. Abenduaren 14a izango da izena emateko azkeneko eguna.

Gipuzkoako Foru Aldundia da antolatzailea eta Udala laguntzailea. Oiartzungo Udalak herritarrak animatu nahi ditu etxean energia aurrezteko saio praktiko honetan parte hartzera.

Gehigarriak

Argitu, argindarra aurrezteko tailer praktikoa emango da