Asteazkenean, abenduko ohiko udalbatzarra

Datorren asteazkenean (hilak 19) abenduko eta, ondorioz, urteko azken udalbatzarra izango da.

11 puntuko gai-zerrenda landuko da, 19:00etan hasiko den saioan.

Hauxe:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Oiartzungo Udalean datu babesaren politikak zehazten dituzten dokumentuen onarpena.

3) Oiartzungo Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren onarpena, VI. Plangintzaldirako (2018-2022).

4) 2019an Oiartzune aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarrien onarpena.

5) 2018ko udal ondasunen inbentarioaren eguneraketa. 

6) Lanbarren Gaina poligonoko LAN-3 eremuko urbanizazioaren lehen fasearen harrera.

7) Lanbarren Gaina poligonoko LAN-3 eremuko urbanizazioaren bigarren fasean harrera.

8) Oarsoaldea SA-ri onartutako 2018ko dirulaguntzen 4. hilekoaren %80aren ordainketa.

9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

10) Beste organoen jardueraren jarraipena.

11) Eskari-galderak.