Materialaren inbentarioa egingo da
Oiartzungo kultur ondarea bildu, inbentariatu eta katalogatzeko helburuarekin, Udalak Herri Artxiboa osatzeko lehen fasea hasi du.
Se hilabeteko epean argitalpen, ikus-entzunezko eta material grafikoa inbentariatu eta identifikatuko da, besteak beste. Ondoren, hurrengo faseak gauzatzeko proposamena zehaztuko da, aurrera begira eman beharreko pausoak eta lehentasunak zehazteko. Lan hauen koordinatzailea Miren Amoriza errenteriarra izango da.
Egitasmo honen azken helburua Oiartzungo ondare historiko eta kulturala herritarren eskura jartzea da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika