HAZILAN egitasmoa, 20 eta 44 urte arteko gazteen lan-munduratzean laguntzeko

Hilaren 18a arte eman daiteke izena

Aurreko edizioetan lortutako arrakasta dela eta, Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa errepikatuko du, gaur egun hainbat pertsonek beraien buruan darabilten galdera horri erantzuna emanez.

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute. 131 pertsona dira jada HAZILAN egitasmoaren aldeko apustua egin dutenak. Pertsona hauetatik %85etik gora lan munduan txertatu dira eta balorazio oso baikorra egin dute, ekimen honek jarrerak aldatzen laguntzen baitie eta baita lana bilatzeko orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

Baldintzak eta izen-emate epeak

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 20 eta 44 urte bitarteako Goi Mailako Formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian edo jardunaldi erdiko kontratua izatea.

Izen-emate epea zabalik dago urtarrilaren 18a arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Informazio gehiago nahi duenak 943 510 200 telefono zenbakira hots egin dezake edota olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

Gehigarriak

HAZILAN egitasmoa, 20 eta 44 urte arteko gazteen lan-munduratzean laguntzeko