Flashmoba ere aurkeztuko da egun horretan
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra 1.759 oiartzuarrek Euskaraldian parte hartu genuen ahobizi eta belarriprest gisa. Datorren ostegunean (hilak 17), Kike Amonarriz euskaltzale ezagunarekin solasaldia antolatu du Oiartzungo Euskaraldiko lantaldeak, Euskaraldian bizitutakoaz eta ondorenari buruz hitz egiteko (18:00etan, udaletxeko areto nagusian).
Solasaldiaren ondoren, abenduaren 3an Oiartzunen grabatu zen flashmoba aurkeztuko da. Saioa mokadutxo batekin bukatuko da. Euskaraldian parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest guztiak gonbidatuak daude.
Haurrek ere flashmboa ikusteko aukera izan dezaten, egun horretan bertan, 17:30ean, Abaraxka ludotekan flashmobaren aurkezpena egingo da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika