Abuztuan goizez eskainitako zerbitzuak harrera ona izan du
Xorrola herri barruko autobus zerbitzuaren erabilera asko igo da iaz: 84.047 erabiltzaileak erabili dute garraio publikoa, 2017an baino 12.464 lagunek gehiago (%14,6ko igoera).
Erabiltzaile gehienek Lurraldebus txartela erabili zuten Xorrolan bidaiatzeko (%87,18), Udalak eta Aldundiaren arteko hitzarmenari esker hark ematen dituen onurak baliatuz: txartel bakarrarekin 0,20 € merkeagoa da Xorrolako bidaia bakoitza.
Iaz lehenengo aldiz, abuztu osoan goizeko zerbitzua eskaini du Xorrolak eta harrera oso ona izan du. Hori ikusirik, Udalak garraio publiko zerbitzua hobetzen segitzeko konpromisoa berresten du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika